Zabalik da Piraten 6. Musika Lehiaketan izena emateko epea

Urtero legez, Donostia aldeko musika talde hasi berriei Aste Nagusian merezi duten lekua emateko asmoz, Donostiako Piratek Musika Lehiaketa antolatu dute. Izena emateko epea maiatzaren 25era bitarte izango da zabalik, eta irabazleek Aste Nagusiko La Flamenka gunean kontzertua eskaintzeko aukera izango dute.
Giro aparta, entzule andana eta parte hartze zabala dira Donostiako Piratek urtero antolatzen duten Musika Lehiaketaren ezaugarri nagusiak. Aurtengoa 6. edizioa izango da, eta aurrekoetan bezalaxe, Oarsoaldeko eta Buruntzaldeko talde hasi berriei luzatu diete deialdia antolatzaileek.
Alegia, Pasaiakoa, Errenteriakoa, Lezoko, Oiartzungoa, Andoaindarra, Hernaniarra, Astigarragakoa, Usurbildarra, Lasarte-Oriakoa, eta nola ez, Donostiakoa bazara, eta gainera maketa edo disko auto-ekoitzi bakar bat duen talde bateko partaide bazara, Piraten Musika Lehiaketa da zure aukera. Izan ere, bi talde onenek sari benetan garrantzitsua eskuratuko dute: 2013ko Aste Nagusian, portuko La Flamenka gunean, kontzertua eskaintzeko aukera.
Zer egin parte hartzeko? Taldeari buruzko informazioa (biografia laburra, argazkia eta harremanetarako telefonoa) nahiz hiru kanta bidali behar dituzue izanpirata@gmail.com helbide elektronikora maiatzaren 25a baino lehen. Aurkeztutako lanen artean, epaimahaiak sei talde hautatuko ditu maiatzaren 31n eta ekainaren 7an Donostiako Kafe Antzokian egingo dituzten final erdietarako —hiruna taldek joko dute bakoitzean—. Eta bertan, epaimahaiak batetik eta ikusleek bestetik, bi talde onenak aukeratuko dituzte.
Irabazleek, esan bezala, 2013ko Donostiako Aste Nagusiko La Flamenka gunean, Piraten Egunean, kontzertu bikaina eskaintzeko aukera izango dute. Zer hoberik? Azken batean, Donostialdeko talde hasiberriei indarra ematea eta ikuslego zabalago batengana helaraztea da lehiaketaren helburu nagusia.
Kontuan hartzeko
Estilo aldetik, antolatzaileek ez dute kategoria bereizketarik egingo, baina final erdietarako hautapena egiterako orduan aniztasuna mantenduko dute. Era berean, hizkuntzari dagokionez, euskaraz abesten duten taldeak lehenetsiko dituzte; eta gainera, parekidetasuna kontuan hartuko dute.