Zabalik da neskei zuzendutako LouRock udalekuan izena emateko epea

Zabalik da neskei zuzendutako LouRock udalekuan izena emateko epea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zabalik-da-neskei-zuzendutako-lourock-udalekuan-izena-emateko-epea/@@download/image/lourock_1433157108.jpg
2015/06/01
berria
Erredakzioa @Gaztezulo
MEFsst! kolektiboak, uztailaren 27tik abuztuaren 1era bitarte, neskentzako rock udaleku irekia anttolatu du Zarauzko Imanol Urbieta musika eskolan. Guztira 8 eta 16 urte bitarteko 32 neskek parte hartu ahal izango dute eta izena emateko epea zabalik da ekainaren 14ra bitarte.


Rock eszenan emakumearen presentza normalizatzeko asmoz, eta hori lortzeko "ekintza positiboak egitea" funtsezkoa dela ikusita, 32 neskentzat zuzendutako rock udalekuak antolatu ditu duela bi urte sortu zen MEFsst! kolektiboak. Ekimena uztailaren 27tik abuztuaren 1era bitarte izango da, Zarauzko Imanol Urbieta musika eskolan, eta partaideak 8 eta 16 urteko nesak izango dira.

Udalekuen helburu nagusia beraz, udalekuan jasotako nozio musikalekin, taldearen babesarekine ta norbere buruarengan konfidantza irabazita, udalekuko azken egunean publiko aurrean abesti propio bat jotzeko gai izatea da. ikasitakoarekin, taldearen babesarekin eta norbere buruarengan

Parte hartzeko interesa duen orok, 75 euro ordainduta, ekainaren 14ra bitarte du izena emateko epea. Lotura honen bitartez izena eman, eta ekainaren 15ean jakinaraziko zaie onarpena.