Zabalik da 'Nekatoenea' idazle egonaldian izena emateko epea

Euskal Kultur Erakundeak, Hogei'ta labelarekin, CPIE Euskal Istsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkartearekin batera, gazte literatura egonaldiak antolatu dituzte urriaren 7tik azaroaren 3ra bitarte Hendaiako Abbadian. Interesa baduzu, apirilaren 30era bitarte zabalik da hautagaitza epea.
Hirugarren edizioa izango da aurten, Hendaiako Abbadia Eremuan antolatu dutena, eta deialdia euskal idazle guztiei dago zuzenduta, Jardunaldian parte hartzeko interesa duen guztiak, hainbat oinarri izan beharko ditu kontutan.
Egitasmoak bi zati izango ditu. Batetik, Gazte literatura sorkuntza landuko da Hendaiako Nekatoenea etxean hilabete batez. Bertan, artista bakoitzak lan egiteko gaien hautaketa egingo du eta, beti ere, literatura sorkuntza euskaraz egin behar izango da. Bestetik, berriz, Lizeoko ikasleekin topaketak ere egingo dituzte idazle egonaldian parte hartuko duten guztiek, baina bigarren atal hau 2013 amaieran eta 2014 hasieran izango da.
Hautaketa prozesua berriz, partaide guztien eskaerak bidali ondotik, apirilaren 30etik aurrera hasiko da. Idazle topaketa honetan parte hartu nahi baduzu, hortaz, garaiz zabiltza zure eskaera egiteko.