Zabalik da Nafarroako Egile Berrien Euskarazko Literatura Lehiaketan izena emateko epea

Nafartarra zara eta Idaztea maite duzu? Urriaren 24a bitarte zabalik duzu Iruñeako Udalark antolatu duen Nafarroako Egile Berrientzako Euskarazko XXIV. Literatur Lehiaketara zure lana bidaltzeko epea.
Hiru modalitateko lehiaketa da eta, honenbestez, poesia, narrazioa zein bertso-paperak aurkeztu ahal izango ditu Nafarroan jaio edo bertan bizi den guztiak eta, gehienez ere, modalitateko lan bana aurkeztu ahalko da, ohi bezala, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak.
Poesia modalitatean aurkeztuko diren lanek 15 orri euki behar dituzte, gutxienez, narrazio laburren kategorian eregutxieneko 15 orriko lanak onartuko dira soilik eta bertso-paperetan, azkenik, 25 bertso-ahapaldi aurkeztu beharko ditu egile bakoitzak.
Epaimahaia Iruñeako Udalak izendatutako Udaleko Hezkuntza eta Kulturako Zingotzi Delegatua izanen du buru eta gaika adituak diren beste hiru epaimahaikidek osatuko dute, Nafar Ateneoak, Euskaltzaindiak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak proposatuta.
Guztira, hiru sari nagusi izanen dira –lehenak 2.500 euro, bigarrenak, 1.000 eta hirugarrenak 500 euro– eta horietaz aparte, gehienez ere lau lanek aipamen berezia izanen dute.
Lanak aurkezteko epea urriaren 24a bitarte dago zabalik eta epaimahaiaren ebazpena, berriz, abenduaren 31n iragarriko dute.