Zabalik da Kontadores aretoko Udaberriko Laborategietan izena emateko epea

Zabalik da Kontadores aretoko Udaberriko Laborategietan izena emateko epea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zabalik-da-kontadores-aretoko-udaberriko-laborategietan-izena-emateko-epea/@@download/image/kontadores_1426501500.jpg
2015/03/16
berria
Erredakzioa @Gaztezulo
Kontadores topalekuak martxan jarri du dagoeneko udaberriko laborategien deialdia. 18 eta 30 urteko gaztea bazara eta ikastaro berriak egin nahi badituzu, ez galdu egitaraua eta eman izena eskaintza bakoitzaren hasiera eguna baino lehen!


Datorren martxoaren 24tik 2016ko otsailaren 6ra bitarte, guztira, hamahiru ikastaro egingo dituzte Donostiako Kontadores topalekuan. Eskaintza interesgarria antolatu dute, eta Izen emate epea zabaik da dagoeneko lotura honen bitartez.

Beraz, 18 eta 30 urte bitarteko gaztea bazara, adi egon Kontadores topalekuan  poltsiko guztiertarako eskuragarriak diren ikastaroak topatuko baitituzu udaberri honetan.

Laborategiak eta egitaraua:


‘Rap tailerra’, apirilaren 1etik ekainaren 10era bitarte
Nerea Lorónen (La Furia) eskutik, asteazkeneatan, 18:30etatik 20:30etara
Prezioa: 30 euro

‘Argazkigintza I - Hastapena’, martxoaren 24tik maiatzaren 5era bitarte
Davit Amunarrizen eskutik, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 20:30etara
Prezioa: 31,50 euro

‘DJ laborategia’, martxoaren 25etik, maiatzaren 13ra bitarte
Dj Amsia eta Dj Patt-en eskutik, asteazkenetan, 18:30etatik 20:30etara
Prezioa: 21 euro

‘Dantza garaikidea’, martxoaren 24tik ekainaren 2ra bitarte
Nuria Perezen eskutik, asteartetan, 19:00etatik 20:30etara
Prezioa: 22,5 euro

‘Argazkigintza irteerak’, martxoak 28, apirilak 25, maiatzak 23 eta ekainak 20
Davit Amunarrizen eskutik, larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara
Prezioa: 4,5 euro egun bakoitzeko

‘Hip-hop, jazz eta funky masterra’, apirilak 10 eta 11
Carlos eta Sergio Nguema anaien eskutik, ostiral eta larunbatean, 18:00etatik 21:00etara
Prezioa: 9 euro

‘Ehundurak, dantza’, apirilak 24 eta 25
Izaskun Lapza, Iñaki Santos eta Jasone Albaren eskutik, ostiral eta larunbatean, 17:30etatik 21:30etara
Prezioa: 12 euro

‘Street art’, apirilaren 17, 18, 24 eta 25
Jon Elortzaren eskutik, ostiraletan 18:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 11:00etatik 14:00etara
Prezioa: 15 euro

‘Baratza urbanoa’, ekainak 5 eta 6
Victor Barahonaren eskutik, ostiralean 17:30etatik 20:30etara eta larunbatean 10:00etatik 13:00etara
Prezioa: 9 euro

‘Argiztapen diseinu laborategia’, martxoak 26 eta 27
Nora Imazen eskutik, ostegun eta ostiralean, 20:00etatik 22:00etara
Prezioa: 6 euro

‘Gorputza, dantza eta arkitektura’, ekainaren 23tik 26ra bitarte
Nolabidea Kolektiboaren eta Mauhaus arkitektoen eskutik, asteartetik ostiralera, 18:30etatik 20:30etara
Prezioa: 12 euro

‘Soinua jarri zure bideoei’, apirilak 11
Dj Amsiaren eskutik, larunbatean, 17:30etatik 21:30etara
Prezioa: 6 euro

‘Visual Dj’, ekainak 12 eta 13
Javier Ucaren eskutik, ostiral eta larunbatean, 17:30etatik 20:30etara
Prezioa: 9 euro