Zabalik da Kameratoian izena emateko epea

Azken zazpi urteetan bezala, aurten ere Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak abian jarri du Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-emntzunekoen Rallya. Maiatzaren 12tik 26ra bitarte izango da aurtengo edizioa eta dagoeneko zabalik da izen-emate epea.
Lehiaketaren helburu nagusiak gazte euskaldunen sormena sustatzea eta ekoizpen artistikoa gizarteratzea dituela, bortz eguneko epean, partaide bakoitzak 5-8 minutu bitarteko ikus-entzunezko lanaren gidoia idatzi, irudiak grabatu eta edizioa amaitzea da Kameratoiaren funtsa, guztien lanak amaitutakoan jendaurrean aurkeztu ahal izateko.
Partaideek maiatzaren 12an ezagutuko dute lanaren gaia, eta gehienez ere, maiatzaren 17an aurekeztuko dute epaimahaiaen aurrean. Maiatzaren 26an argitaratuko dute epaimaahaiaren erabakia eta, egunean bertan, izango da sari banaketa, Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan. 18 eta 35 urte bitarteko gazte euskalduna bazara, eta Ikus-entzunezkoen Rallyan parte hartu nahi baduzu, apirilaren 27ra bitarte duzu izena emateko aukera!
Sariak:
Lehenak: 1.500 euro
Bigarrenak: 1200 euro
Hirugarrenak: 900 euro
Izen ematea:
Azken eguna apirilak 27.
Fitxa: hemen.
Epaimahaia:
Artea eta kultura profesionalak eta ordezkariek osatuko dute
Sarituak zeintzuk izan diren, egunean bertan jakinaraziko da.

Lehiaketaren ezaugarriak: