Zabalik da IV. Lauaxeta Olerki Lehiaketan izena emateko epea

Zabalik da IV. Lauaxeta Olerki Lehiaketan izena emateko epea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zabalik-da-iv-lauaxeta-olerki-lehiaketan-izena-emateko-epea/@@download/image/2012937206olerki_lehiaketa2012.jpg
2012/12/13
berria
Mungiako Udalak abian jarri du Lauaxeta Olerki Lehiaketaren bosgarren edizioa. Lehiaketa honetan parte hartzeko interesa duen guztiak aukera izango du urriaren 9ra bitarte.


'Amayur gaztelu baltza' izenburuarekin horren inguruko interpretazio libea duten olerkiak aurkeztu beharko ditu egileak eta guztira, 100 eta 200 bertso-lerro bitarteko lanak aurkeztu ahal izango ditu egileak, nahi duen neurri eta errimak erabilita.
Lanak euskaraz eta originalak izan beharko dute eta lanak paperean zein euskarri elektronikoan aurkeztu ahal izango dira urriaren 9a baino lehen.
Epaimahaia Mungiako Udalak eta Astiunerako Udal erakundeak izendatuko du eta honen erabakia Mungiako Udalaren webgunean argitaratuko dute. Lan guztien artean bi sari banatuko ditu epaimahaiak, lehenak 800 euro irabaziko ditu, eta bigarrenak, berriz, 500 euro. 

IV. Lauaxeta Olerki Lehiaketa


Epea: Urriaren 9a bitarte
Gaia: 'Amayur gaztelu baltza'
Ezaugarriak: 100-200 bertso-lerro artean
Euskarria: papera edo elektronikoa
Sariak: Lehenak, 800 euro. Bigarrenak, 500 euro.