Zabalik da Giza Eskubideen X. Zinemaldiaren gazte epaimahaian izena emateko epea

Zabalik da Giza Eskubideen X. Zinemaldiaren gazte epaimahaian izena emateko epea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zabalik-da-giza-eskubideen-x-zinemaldiaren-gazte-epaimahaian-izena-emateko-epea/@@download/image/20121316698epaimahai_gaztea.jpg
2012/12/13
berria
Donostia Kulturak antolatuta, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen bitartez, apirilaren 20tik 27ra bitarte izango da aurten, Giza Eskubideen X. Zinemaldia. Gazte epaimahaian izena emateko epea zabalik da dagoeneko.


Giza Eskubideen Zinemaldiko gazte epaimahaia 18 eta 30 urte bitarteko gazteek osatzen dute, eta Zinemaldiko Film Labur Onenaren Saria emateko arduraz haratago, epaimahaiko kideek, zinemaldiaren ekitaldi guztietan parte hartzeko aukera izaten dute.
Film Labur Onena Saritzeko, zinemaren kalitatea eta giza eskubideen sentsibilizazioa izaten dira gazte epaimahaiak kontutan eduki behar izaten dituzten ezaugarriak, eta antolatzaileek azpimarratu dutenaren arabera, 2006 urteaz geroztik, Film Laburren Sail Ofiziala lehiatsuenetakoa bilakatu da.
Parte hartzeko interesa duenak, Giza Eskubideen Zinemaldiko web orrian bete beharko du izen emate orria, martxoaren 18a baino lehen.