Zabalik da Gerrako Ahotsak, gerra zibileko lekukotasunen webgune berria

Gerra zibilari eta frankismoari buruzko testigantza bilduma gisa jaio da, Euskal Herriko Ahotsak proiektuaren baitan, Gerrako Ahotsak webgunea. Atariaren helburu nagusia, bizipenen bitartez, Euskal Herriko Gerra zibilaren inguruko gertuko ikuspegia islatzea da.
75 urte pasa dira dagoeneko eta 1936ko gerra bizi zuten haur eta gazteen bizipenak berreskuratzeko asmoz ireki du Euskal Herriko Ahotsak proiektuak Gerra.ahotsak.com webgunea.
Ehundaka kilometro egin ditu Euskal Herriko Ahotsak proektuak gerra zibilaren gertuko ikuspegia, garaiko bizipenen bitartez Gerrako Ahotsak webgunean argitara emateko.
Gerraren hasiera, errepresioa, ondasun galera, borroka, ihes egin beharra, ekonomia gerra garaian, gerraren eragina, eta gerratik itzulera dira, besteen artean, lekukoen bizipenen bitartez 'Gerrako Ahotsak' atariak biltzen dituen gaiak eta, Albizturgo Joxe Malbadi (1921), Amorebieta-Etxano Pepa Bikandi (1922), Andoaingo Roke Etxeberria (1928), Lizartzako Joxepa Atxega (1932) eta Muxikako Jose Mari Ajuria (1927), berriz, Gerrako Ahotsak webgunearen bitartez ezagutu ahalko diren bizipenetako batzuk.
Duela hamar urte jaio zen, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzeko helburuarekin, Euskal Herriko Ahotsak egitasmoa. Azken hamar urteetan, Euskal Herriko adinduen elkarrizketen bitartez bizipenak jaso eta herritarren arten hedatu ditu Euskal Herriko Ahotsak.