Zabalik da gazte langabeentzat zuzendutako Sormen Poloak deialdia

Zabalik da gazte langabeentzat zuzendutako Sormen Poloak deialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zabalik-da-gazte-langabeentzat-zuzendutako-sormen-poloak-deialdia/@@download/image/transrp_1412324693.jpg
2014/10/03
berria
Erredakzioa
Urriaren 14ra bitarte zabalik da kultura eta sormen industrien alorrean, gazteen artean, enplegua sustatzeko helburua duen Sormen Poloak deialdia. Formazio programa doakoa izango da eta partaideek enpresa batek proposatutako egiazko erronka bati irtenbidea aurkitu beharko diote.


Sormen Poloak doako formazio programan izena emateko epea zabalik da hilaren 14ra bitarte eta saioak, aldiz urriaren 23an hasi eta azaroaren 20an amaituko dira. Guztira bederatzi saio egingo dituzte, astearteetan eta ostegunetan eta bi taldetan banatuko dituzte partaideak. Lehen taldea 10:00etatk 13:00etara eta bigarrena, aldiz, 15:00etatik 18:00etara. Bosnaka, talde-lanean ariko dira ikasle guztiak eta aholkulari baten laguntza ere jasoko dute.

Donostia 2016 eta Tecnaliak, EHUko SINNERGIAK Social Innovation Center-ekin batera sustatu duten egitasmoa da Sormen Poloak formazio programa eta, guztira, Euskal Herriko, Akitaniako eta Portugaleko bederatzi bazkidek parte hartzen dute.

Langabezian bazaude eta oraindik izena eman ez baduzu, lotura honen aurkituko duzu eskaera formularioa eta beharrezkoa duzun informazio guztia.

Kontaktua


Idatzi poloscrativos.transcreativa@gmail.com helbidera edo deitu 943 21 88 99 telefono zenbakira.