Zabalik da Galtzagorrik antolatutako booktrailer lehiaketara lanak aurkezteko epea

Zabalik da Galtzagorrik antolatutako booktrailer lehiaketara lanak aurkezteko epea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zabalik-da-galtzagorrik-antolatutako-booktrailer-lehiaketara-lanak-aurkezteko-epea/@@download/image/booktrailer_aza_1358851314.jpg
2013/01/22
berria
Zabalik da Galtzagorrik antolatutako booktrailer lehiaketara lanak aurkezteko epea
Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoak Foru Aldundiaren laguntzarekin, Liburu Gaztea lehiaketa antolatu izan du orain arte; aurtengoan, baina, ekimena eraberritu eta booktrailer lehiaketa bilakatu dute. Beraz, Galtzagorrik proposatutako liburu bati buruzko bideo laburra egin beharko dute parte hartzaileek.


Egun bizi dugun aro teknologikoan, liburuak papereko edizio hutsetik irten eta musikaz, irudiz, ahotsez, antzezpenez… lagundurik ageri zaizkigu. Guzti honek literaturara hurbiltzeko eta irakurketarekiko zaletasuna berenganatzeko balio du.

Horregatik, Galtzagorri Elkarteak, teknologia berriekin uztartu nahi izan du irakurketa, eta Liburu Gaztea lehiaketa eraldatu du booktrailer lehiaketa bilakatuz.

12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduriko ekimena da, eta parte hartzeko, gazteek beren bideo laburrak  Liburu Gaztea webgunera bidali beharko dituzte, Igo Zurea atalean eskatzen dizkieten datuak bete ostean. Martxoaren 15a bitarte izango da zabalik epea.

Bideoak egiteko, Galtzagorri Elkarteak proposatatuko liburu zerrenda hartu beharko dute kontutan. Liburuak ataleko Aurtengo Proposamenak eta Ezinbestekoak azpiataletan barneraturik daude.

Boto bidezko ebazpena
Parte hartzaile guztiek beren lanak bidali ostean, webgunean izango dira ikusgai, eta  booktrailer onenak erabiltzaileen boto bidez aukeratuko dituzte martxoaren 15etik maiatzaren 15era bitarte.
 
Irabazleak e-irakurgailu bat jasoko du, eta bigarren eta hirugarren postuetan geratzen direnek, aldiz, 100 euroko bono bana liburu eta diskoetan gastatzeko. Botoa eman dutenen artean, halaber, e-irakurgailu bat zozkatuko dute.

Nola egin


Booktrailerrari buruzko informazio gehiago behar izanez gero, eta berau egiteko azalpenak nahi badituzu, sartu Nola egin atalean.