Zabalik da Euskararen Ginkanan izena emateko epea

Zabalik da Euskararen Ginkanan izena emateko epea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zabalik-da-euskararen-ginkanan-izena-emateko-epea/@@download/image/euskararen-gink_1422877437.jpg
2015/02/02
berria
Erredakzioa @Gaztezulo
Urtarrilaren 23an hasi zen eta otsailaren 18ra bitarte zabalik da Kutxa Ekoguneak Azkue Fundazioaren babesarekin antolatu duen Euskararen Ginkanan izena emateko epea. Irabazleak 3.000 euroko ordiansaria jasoko du.


Lehiaketak bi fase izango ditu laugarren edizio honetan. Lehendabizikoa otsailaren 19an abiatuko da eta sei astez luzatuko da. Antolatzaileek, astero-astero proba bat zintzilikatuko dute, eta taldeek astebeteko iraupena izango dute hori erantzuteko.

Lehendabiziko fasean puntu gehien lortzen dituzten lau taldeak pasako dira bigarren fasera, eta ondorioz, apirilaren 18an, Donostiako Eukogunean egingo duten finalean lehiatuko dute lehen postua.

Izena eman nahi duen guztiak otsailaren 18ra bitarte du aukera, webgunearen bitartez, formularioa beteta, eta 16 urtetik gorako guztiek parte hartu ahal izango dute lau edo 6 lagun bitarteko taldeetan.

Laugarren egizio honetan, sari berezia emango diote antolatzaileek euskararen aldeko lanari, eta hortaz, irabazleak 3,000 euro jasoko ditu, euskararen aldeko egitasmo bat finantzatzeko. Final handira iristen diren talde guztiak, gainera, produktu ekologikoz osatutako otarre bana jasoko dute.

KONTAKTUA



euskararenginkana@ekogunea.net