Zabalik da EHU Antzerkia eta Arte Eszenikotarako titulua lortzeko inskripzioa

Zabalik da EHU Antzerkia eta Arte Eszenikotarako titulua lortzeko inskripzioa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zabalik-da-ehu-antzerkia-eta-arte-eszenikotarako-titulua-lortzeko-inskripzioa/@@download/image/201275314dantzaz.jpg
2012/12/13
berria
Zabalik da EHU Antzerkia eta Arte Eszenikotarako titulua lortzeko inskripzioa
Irailaren 12ra bitarte zabalik da Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Eszenikoetarako titulua lortzeko inskripzio epea. Ikasturteko saio guztiak ostiraletan eta larunbatetan izango dira.

Ikasturte osoan zehar bi gai uztartuko dira bereziki, aktorea eta bere formazioa batetik, eta espazio eszenikoa bestetik. Lehenak, XX. mendeko antzerki ikertzaileen interpretazio eta sorkuntza tekniketarako formazioan oinarrituko da, batez ere inprobisazioa eta aktoreen sormena, interpretazioa eta performancea landuko dituzte bertan, besteen artean.
Horretaz aparte, bigarren gaiari dagokionez, mugimendu espazialaren inguruan ariko dira, mugimenduaren plastizitateari, batez ere, erreparatuaz.
Ikastaroa ostiraletan eta larunbatetan izango da Artebiko EHUko Arte Ederren Fakultatean, eta aipatu bezala, irailaren 12ra bitarte zabalik da izena emateko epea.