Zabalik da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren astean izena emateko epea

Zabalik da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren astean izena emateko epea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zabalik-da-donostiako-fantasiazko-eta-beldurrezko-zinemaren-astean-izena-emateko-epea/@@download/image/20126218445fantasia_beldurra.jpg
2012/12/13
berria
Zabalik da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren astean izena emateko epea
Urriaren 27tik azaroaren 2ra izango da aurten, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXIII. astea eta, dagoeneko zabalik da bertan parte hartzeko izen-emate epea.

Pasa den astean, ekainaren 15ean zabaldu zen epea, eta interesatuek bi hilabete izango dituzte, abuztuaren 15era bitarte, film labur eta luzeetan inskribatzeko epea.
Urteroko ezinbesteko hitzordua bilakatu da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea eta lehiaketan parte hartzen dutenen artean Publikoaren Saria irabazteko aukera izango dute, 6.000 eurokoa, besteak beste.
Gainera, film laburren nazioarteko lehiaketan 30 minutu baino gutxiagoko iraupena duten film laburrek ere inskribatu ahal izango dute, beti ere, oinarrian, fantasiazko edo beldurrezko gaiak dituztenek.