Zabalik da Bertsomovieda! lehiaketan bozkatzeko epea!

Zabalik da Bertsomovieda! lehiaketan bozkatzeko epea! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zabalik-da-bertsomovieda-lehiaketan-bozkatzeko-epea/@@download/image/bertsomovieda_1392107848.jpg
2014/02/11
berria
Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak bertsoa eta bideoa uztartzen dituen Bertsomovieda! lehiaketa jarri du martxan hirugarrenez, eta parte hartzaileen bideoak ikusi eta onenen alde bozkatzeko epea zabalik izango da igandera bitarte.


Orkli, Arri eta Beasaingo Udalaren laguntzarekin, 2012an antolatu zuen Bertsomovieda! lehiaketa aurrenekoz Arrano Kultur Elkarteak, eta berehalakoan erakarri zuen herriko nahiz inguruko gazteen atentzioa. Iaz, bigarren edizioan, 33 lan aurkeztu zituzten orotara, eta irabazleek sari politak jaso zituzten bertsoak barneratzen zituzten euskarazko bideoen truke.

Bakarka, taldean edota koadrilan parte hartu dute herritarrek, eta ez da adinari ezta bizitokiari loturiko mugarik egon. Egin behar izan duten bakarra euskarazko bertso bat barneratzen duen bideoa osatzea da, zeinek amaieran, "Gustatu bazaizu, bozkatu www.bertsomovieda.com webgunean" mezua daraman, garbi ikusi eta ulertzeko moduan, gutxienez zazpi segundoko iraupenarekin.

Parte hartzaileak bi kategoriatan bereizi dituzte antolatzaileek: DBH 4ra bitartekoak Gazteen kategorian, eta hortik aurrerakoan, Henduenean. Lanak bidaltzeko epea martxoaren 1ean zabaldu eta hilaren 21ean itxi zuten, biak barne.

Bozkatzera!
Orain, hilaren 24tik 30era, bideo gustukoenen alde bozkatu dezakezue Sarean, ikusgai baitira lehiaketako webgunean. Eta azkenik, apirilaren 11n, sei sari banatuko dituzte Beasainen egingo duten ekitaldian: kategoria bakoitzeko lehen saria eta aipamen berezia, eta beste bi, Ikusleen Saria eta Bertsorik Onenarena. Guztira 2.500 euro!!

Beraz, sartu eta bozkatu!