Zabalik da Beldur Barik lehiaketan parte hartzeko epea

Urriak 31 bitarte zabalik izango da 12 eta 26 urte bitartekoek harremanetan errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexista prebenitzeko ikus-entzunezko aldarrikapenak aurkezteko epea.
Hirugarrenez Berdinsareak abian jarri du Beldur Barik Jarrera. Partaide guztien lanek Beldur Barik Jarreraren aldarrikapena izan beharko dute oinarrian eta epaimahaiak garrantzi gehiago emango dio mezuari, ikus-entzunezkoaren kalitate teknikoari baino.
Lanek, gehienez ere, 10 minutuko iraupena izan beharko dute, eta partaide bakoitzak ezingo ditu 3 proiektu baino gehiago aurkeztu. Epaimajaia antolatzaileen esku egogo da, eta guztiak, erakundeen ordezkariak, sormenaren, kulturaren eta hezkuntzan berdintasun politiken alde eta emakumearen aurkako indarkeriaren kontra borrokan ari diren emakume feministek osatuko dute.
Partaideen artean bi kategoria desberdinduko dira, batetik, 12 eta 17 urte bitartekoen kategoria, eta bestetik, 18 eta 26 urte bitartekoena. Bakoitzean irabazleak 1.000 euroko saria jasoko kdu, eta horretaz aparte, Beldur Barik programaren Youtubeko kanalaren bidezko zozketa ere egingo da azaroaren 14a bitarte. Kasu horretan irabazleak 300 euro jasoko ditu.
Lehiaketan parte hartzeko epea ekainaren 11tik zabalik da eta urriak 31 bitarte luzatuko da hori barne.