Zabalik da "BBKklip" bideo lehiaketan film laburrak aurkezteko epea

Zabalik da "BBKklip" bideo lehiaketan film laburrak aurkezteko epea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zabalik-da-bbkklip-bideo-lehiaketan-film-laburrak-aurkezteko-epea/@@download/image/20116201099bbkklip_copia.jpg
2012/12/13
berria

BBKk eta Azkue fundazioak euskara sustatzeko lehenengo 'BBKklip' lehiaketa antolatu dute, hizkuntza zaharrenetarikoa berritzailea ere badela erakusteko helburuarekin.



Euskara eta Euskal Herriko gaien inguruko film laburrak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da. Partehartzaileek hiru kategorietan aurkeztu ahal izango dituzte beraien lanak: sormena, euskara gizartean originalki islatzen duen irudi multzoa; dibertsioa, euskararik biziena eta dibertigarriena aurkezten duen irudi multzoa; edo TradBerri, euskara zaharrenaren eta berritzaileenaren arteko nahasketa.

Aurkeztutako lanek bi sariketatan sailkatuko dira, bata 14 eta 25 urte bitartekoena, eta bigarrena 25 urtetik gorakoen kategoria. Informatika ekipamendua erosteko 1000 euro irabaziko dituzte sariketa bakoitzeko irabazleek eta 600 euro gainontzeko finalistek.

Sari banaketaren ekitaldi irekia 2011ko azaroaren 5ean, arratsaldean, izango da, Bilboko Kale Nagusiko 19. zenbakian dagoen BBK aretoan.