Zabalik da astialdi ikastaroen matrikulazioa epea

Zabalik da astialdi ikastaroen matrikulazioa epea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zabalik-da-astialdi-ikastaroen-matrikulazioa-epea/@@download/image/2011924279Aisialdilibrekoikastaroak_copia.jpg
2012/12/13
berria
Zabalik da astialdi ikastaroen matrikulazioa epea
Ikasturte berriarekin batera astialdi eskolek martxan jarri dituzte begirale, zuzendari eta jendarte-dinamaizatzaile ikastaroak. 44 ikastaro antolatu dituzte aurten eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak guztien gida osatu du.

Guztira, Arabako lau eskolek, Bizkaiko zazpik eta Gipuzkoako seik antolatu dute aurtengo ikastaroen eskaintza zabala: urte bakarrean edo bitan, asteburutan edo astean zehar eta euskaraz zein gazteleraz egin daitezke ikastaroak. Prezioak 100 eta 500 euro bitartekoak dira, tituluaren arabera.
Begirale, zuzendari eta dinamizatzaile ikastaroetaz gain, heziketa premia berezia, talde-dinamika, kulturartekotasunaren sustapena, feminismoa eta helduberriak euskaraz aritzeko ikastarakoak ere antolatu dituzte. EGKren web orrian guztien informazioa dago eskuragarri.