Zabalik da Artea Oinez erakusketa ibiltaria Iruñean

Nafarroa Oinez festarekin bat egiteko Zizur Ttikiko San Fermin Ikastolak Artea Oinez erakusketa ibiltaria antolatu du aurten. Guztira 60 lan inguru biltzen ditu erakusketak eta San Fermin ikastolan edo Oinez dendan erosi daitezke.
Erakusketak Julio Martin Carori omenaldia egin diote eta bere lanekin batera, Jose Luis Zumeta, Nestor Basterretxea, Dora Salazar, Morras, Del Valle, Gorriti eta Oteiza artista handien lanak biltzen ditu, guztira 60 grabatu inguru. Erakusketaren jomuga, Nafarroa Oinezarekin bat eginez, produktu esklusiboa, garestiagoa izan gabe, jendeari eskaini ahal izatea da.
Dagoeneko zabalik da erakusketa, Iruñeako Gotorlekuko Armen aretoan, eta martxoaren 19a birarte zabalik izanen da, asteartetik larunbatera 18:00etatik 20:30etara eta larunbat eta igande goizetan 12:00etatik 14:00etara., Ekainaren 7tik uztailaren 8ra berriz, Donostian izango da erakusketa ibiltaria, Kutxa-Boulevard Aretoan.

"Estanpazioa hezur koloreko paperean egina (Arjowiggins-en Super Alfa, 250 gr-koa) 38 x 28 zm Garai hartan gizakiak uste zuen eraikin eta makina perfektoak egiten ahal zituela, suntsiezinak, modernoak betirako. Eraikin liluragarriak ziren, dotoreak, tramankulu mekaniko zoragarriak, arkitektuek eta ingeniariek eginak aurrerapen bukaezina helburu zuen denbora hartan, etorkizunean sinisten baitzen... Gaur egun ametsetako etorkizun hartako arkeologia baino ez dira."

"Eskuz eginiko kotoizko paper txuri naturalean estanpaturik (Eskulan, 700 gr-koa)
39x29 zm
Begi aurrean daukat/ egindako lana/ nere eskuak egin du/ buruak esana/
Ta buruak gidari/ bihotza darama/ maitasuna da nere/ lan guztien ama.
Lanari eman diot/ nere maitasuna/ zer izango ote da/ esaten dizuna/ ea sentitzen duzun/ ikusten duzuna.
Gure sukaldetako/ suaren sorrera/ gure herri zaharraren/ historia bera/ ez dut hiltzen utzi nahi/ bere izaera/ hiltzekotan hilko da/ nerekin batera. (Jokin Sorozabal)"

"Estanpazioa hezur koloreko paperean egina (Arjowiggins-en Super Alfa, 250 gr-koa)
38 x 28 zm
...era polichinela de la "troupe". Gela iluna zen eta ankez betea zegoen. Julio Martin Carok Caracasen eginiko marrazkia, hil baino hilabete batzuk lehentxeago. 1967koa da eta Txinako tintaz egina dago."

Ozeanoko ur kizkurtuen gainean, denak batera saiatzen ziren, hegaka, arraunka. Setazko hamaika soinekoren fereka buru gainean, airean, hartxoriak multzoan mugitzen.
Uretako lanbroaren artean, oreina besterik ez da, eta haren adarretan zeruko hamaika gorputz dir-dir.
Izan ere, argiak dir-dir egiteko, espazio osoa beltza baita.
Eta haren hatsaren kulunkaz mendi osoak hartzen zuen arnasa.
(Mundu arrotzerako irudien zatiak, Gentz del Valle)"

"Bilduma osatzeko, Jorge Oteizaren lanean oinarritutako grabatu bat izanen da, Ángela Moreno grabatzailearen interpretazioaren arabera.
Ikastolako ama den Ángel Moreno artistaren ideia da moldaketa bat egitea Arantzazu monasteriorako Oteizak eginiko lanen elementuekin. Adibidez, Oteizak Pietatea edo Apostoluak sortzeko egin zituen ikerlan, bozeto eta lan zirriborroetatik abiatuko da. "Imagina ezazue grabatu bat txuri eta beltz, baina gradazio desberdinetako grisekin eta aztarna utzita txuriaren gainean, non Pietatea grofatua joaten ahal den eta bozetoak, marrazkiak eta eskemak bata bestearen gainean intentsitate desberdinetako tinta gris eta beltzez", argitzen digu Angelak. Erakargarria ¿Ez da?"

CHICAGO - NUEVA YORK TRENA - Xabier Morrás

ARTDENBORA - Juan Gorriti

"Eskuz eginiko kotoizko paper txuri naturalean estanpaturik (Eskulan, 700 gr-koa)
39x29 zm
Begi aurrean daukat/ egindako lana/ nere eskuak egin du/ buruak esana/
Ta buruak gidari/ bihotza darama/ maitasuna da nere/ lan guztien ama.
Lanari eman diot/ nere maitasuna/ zer izango ote da/ esaten dizuna/ ea sentitzen duzun/ ikusten duzuna.
Gure sukaldetako/ suaren sorrera/ gure herri zaharraren/ historia bera/ ez dut hiltzen utzi nahi/ bere izaera/ hiltzekotan hilko da/ nerekin batera. (Jokin Sorozabal)"
...ERA POLICHINELA DE LA "TROUPE"... - Julio Martín Caro

"Estanpazioa hezur koloreko paperean egina (Arjowiggins-en Super Alfa, 250 gr-koa)
38 x 28 zm
...era polichinela de la "troupe". Gela iluna zen eta ankez betea zegoen. Julio Martin Carok Caracasen eginiko marrazkia, hil baino hilabete batzuk lehentxeago. 1967koa da eta Txinako tintaz egina dago."
URBEGI IZAKIA - Gentz del Valle

"Estanpazioa hezur koloreko paperean egina (Arjowiggins-en Super Alfa, 250 gr-koa)
38 x 28 zm
Ozeanoko ur kizkurtuen gainean, denak batera saiatzen ziren, hegaka, arraunka. Setazko hamaika soinekoren fereka buru gainean, airean, hartxoriak multzoan mugitzen.
Uretako lanbroaren artean, oreina besterik ez da, eta haren adarretan zeruko hamaika gorputz dir-dir.
Izan ere, argiak dir-dir egiteko, espazio osoa beltza baita.
Eta haren hatsaren kulunkaz mendi osoak hartzen zuen arnasa.
(Mundu arrotzerako irudien zatiak, Gentz del Valle)"
ARANTZAZU FATXADAREN INTERPRETAZIOA - Jorge Oteiza