Zabalik da Ahuakemonala esketx lehiaketa

Zabalik da Ahuakemonala esketx lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zabalik-da-ahuakemonala-esketx-lehiaketa/@@download/image/ahuakemonala_1435058545.jpg
2015/06/23
berria
Erredakzioa / @Gaztezulo
Ondarrutar peto-petoa zarela erakutsi nahi duzu? Parte hartu herri hizkera sustatzeko asmoz antolatu duten egitasmo berritzailean. Ahuakemonala izendatu dute eta esketx lehiaketa, mugikorretarako app-a eta herri hizkeraren inguruko lehiaketa antolatu dute hemendik urte amaiera bitarte.

Ondarrroako Udalak herriko beste hainbat eragilerekin batera antolatu du hemendik urte amaierara bitarte luzatuko den Ahuakemonala egitasmoa. Bi egun barru, ekainaren 25ean, amaituko da esketx lehiaketan izena emateko epea, eta herritarrek Ondarroako berbak bildu eta horiekin umorezko esketxak osatzea izango da helburua.

Ondarrotar orori zuzendutako lehiaketa izango da eta esketxak ahuakemonala@gmail.com helbidera bidali beharko dituzte pataideek. Lan guztien artean herritarrek aukeratuko dute irabazlea, eta sari banaketa ekitaldia ekainarean egingo dute, Zapatu Azulean.

Ondarroako euskara plazara ekarri ondoren, jasotako hitz eta esaera guztiak aplikazio batean bilduko dira eta ekimenari kanpainari bukaera borobila emateko, herritarrek beraien arteko lehiaketa batean parte hartzeko aukera izango dute, herri hizkeraren inguruko ariketak eginez.

2015-06-09 ONDARROA Ahuakemonala egitasmoa abian da from Oizmendi telebista on Vimeo.