Zabalik da 38. Euskal Zine Bilerara lanak aurkezteko epea

Zabalik da 38. Euskal Zine Bilerara lanak aurkezteko epea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zabalik-da-38-euskal-zine-bilerara-lanak-aurkezteko-epea/@@download/image/ezb_1431009317.jpg
2015/05/07
berria

Irailaren 13a izango da Euskal Zine Bilerara (EZB) ikus-entzunezkolanak aurkezteko azken eguna. Aurtengoa 38. edizioa izango du euskara hutseanegiten den zine jaialdiak, eta azaroaren 22tik 29ra bitartean euskaraz egindiren filmez gozatzeko aukera eskainiko du beste behin.


Azken urteetan legez, edizio berri honetan ere Euskal Zine Bilerak bikategoria izango ditu lehiaketan: amateurrena eta profesionalena. Hala, euskarazkolan amateurrak saritzeaz eta euren ibilbidean laguntzeaz haratago, euskalzinemagile profesionalen bilgune ere bilakatu nahi du jaialdiak.

Profesionalen kategorian, Filmik Onenak 1.900€ eta urrezko antzarrajasoko du. Maila amateurrean, aldiz, 1.300€ eta urrezko antzarra. Eta bikategorietan Zuzendaritza, Ekoizpena, Gidoia eta Argazkia arloak ere sarituko dituzte;profesionaletan irabazle bakoitzari 1.600€ eta zilarrezko antzarra emango zaio,eta amateurrean 1000€ eta zilarrezko antzarra. Iaz, Aitor Arregiren Zarautzen erosi zuen filmak irabazi zuenFIlmik Onenaren saria profesionaletan, eta, amateurren, Unai Garateren Ordu erdi filmak.

Hirugarren urtez jarraian, euskal zinegile gazteen lana bultzatzeko Samos,EZBk Gazte 22 saria emango du. 1993ko urtarrilaren 1aren ondoren jaiotako partehartzaileen artean 600 euroko sari berezia emango da. Iaz, Itsaso Echevarriakjaso zuen saria Positibatzea lanagatik.

Eta iaz hasitako bidea jarraituz, aurten ere genero ikuspegia hoberentxertatzen duen filmak Antzar Morea eta 500€ko saria jasoko ditu. Epaimahaiakkontutan izango du, kasu honetan, lana sortzeko prozesuan emakumeek izan duteninzidentzia. Lekeitioko Udaleko Berdintasun batzordeak emango du saria.

Guztira, 50 film onartuko dira, gehienez, lehiaketara. Lan gehiagoaurkeztuz gero, Aukeraketa Batzordeak erabakiko du zein lan sartu eta zeinkanpoan utzi; beti ere, amateurren eta profesionalen arteko oreka mantenduta.

Euskal Zine Bileran parte hartzeko zinebilera.comweb orrian izena eman beharko da lehenik, eta ostean, Click for Festivals plataformanEuskal Zine Bilerak duen txokora igo beharko da lana, kalitate onean. Hala ere,zuzeneko informazioa jasotzeko, ondoko telefonoak edo posta helbidea baliadaitezke: 94 624 34 82 / 656728107 eta zinebilera@zinebilera.com. Informazioguztia, nola ez, zinebilera.com weborrialdean ere eskuragarri dago.

Euskal ZineBilera Lekeitioko Udalak antolatzen du, eta Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko ForuAldundia, BBK, Zineuskadi eta Euskal Kalitatearen babesa du.