Z belaunaldikoak eta gidabaimena: atzeratzen ari den kontua?

Z belaunaldikoak eta gidabaimena: atzeratzen ari den kontua? Ez dute lehen bezainbesteko presarik izaten hemezortzi urte berritan gidaibaimena ateratzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/z-belaunaldikoak-eta-gidabaimena-atzeratzen-ari-den-kontua/@@download/image/pexels-norma-mortenson-4391229.jpg
2026/06/22

Testua: Maitane Legarreta

Ez dute lehen bezainbesteko presarik izaten hemezortzi urte berritan gidaibaimena ateratzeko.
Z belaunaldikoak eta gidabaimena: atzeratzen ari den kontua?

Oso ohikoa izan da, batez ere herrietan edo nekazal inguruetan bizi direnentzat, 18 urte bete berritan gidabaimena ateratzea, ahal izanez gero behintzat. Batzuek oraindik hala egiten duten arren, beste batzuek geroago heltzen diote prozesu horri.

Horren zergatiak askotarikoak dira. Hasteko, autoeskolaren eta azterketaren gastuetan mila euro baino gehiago ordaintzea ez da hain erraza baldintza prekariagoetan bizi diren gazteentzat. Zer esanik ez gero autoa erosi eta asegurua, erregaia, zergak, mantenimendu eta garbiketa gastuak, eta aparkalekua ordaindu behar izaten direla kontuan izanda.

Hirietan edo nahiko ondo komunikatuta dauden tokietan ez da hain premiazkoa autoan ibiltzea. Distantziak oso luzeak ez badira, bizikletan edo patinetearekin mugi daitezke. Gainerakoan, garraio publikoa, autoak partekatzeko zerbitzuak eta bestelakoak dituzte eskura.

Lanaren digitalizazioa eta telelana dela eta, etxean ikasten edo lanean aritzen direnak ere gero eta gehiago dira. Ondorioz, ez dute egunero etxetik beste norabait joan behar lanera eta ibilgailua ez dute nahitaezkoa. 

Klima aldaketa eta jasangarritasuna ere gogoan izaten du zenbaitek. Lehen baino kontzientzia handiagoa dute oro har, eta molde horretan kutsadura ez handitzen ahalegintzen dira. 

Lehentasunak ere aldatu dira batzuentzat. Autoa lehen askatasunaren eta estatusaren sinboloa zen, baina orain batek baino gehiagok nahiago du dirua beste gauza batzuetan inbertitu.

Dena den, batzuetan aurrerago ateratzen dute, premia dutenean eta horri aurre egiteko moduan daudenean. Hala ere, izango dira egoera ekonomikoa dela eta, horretara iritsiko ez direnak.