Z belaunaldia: Lanera gehien huts egiten duena

Z belaunaldia: Lanera gehien huts egiten duena Inork baino hobeto ulertzen dute lana horixe dela: lana. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/z-belaunaldia-lanera-gehien-huts-egiten-duen-belaunaldia/@@download/image/pexels-polina-tankilevitch-6988707.jpg
2024/09/10
Inork baino hobeto ulertzen dute lana horixe dela: lana.
Z belaunaldia: Lanera gehien huts egiten duena

Zure aitona-amonek izugarri gaizki egon behar zuten lanera ez joateko, baita zure gurasoek ere. Nahiago zuten sufrikario bat igaro, sukarrarekin edo buruko min jasanezinarekin, nagusiari ondo ez zeudela esatea baino. Milennial-en belaunaldiaren gehiengo batek ere jarrera antzekoa du. Gaixotasunagatik baja eskatzeko beldur dira, guztion eskubidea izangatik. Ez zaio berdina gertatzen Z belaunaldiari. Estatistiken arabera, belaunaldi honetakoak dira lanera gehien huts egiten dutenak eta honek, pixkanaka bada ere, aldaketa dakar. 

Urteak pasa ahal eta centennial-ak lan munduan sartzen ari heinean, laneko bajek gora egin dute. Dayforce, giza baliabideen plataformako datuen arabera (eta Bussiness Insider aldizkarian argitaratua), laneko bajak %55 hazi ziren 2023an 2019arekin alderatuta. Igoera ez zen berdina izan adin guztietan. 35 urtetik gorakoen artean %16koa izan zen, 35 urtetik beherakoen artean berriz, %29koa. Begibistakoa da, gazteenak ez daudela erakunde batengatik amorragarriki sakrifikatzeko prest. 

Liz Wilke ekonomistaren hitzetan “belaunaldi berriek lan bizitza eta norbere buruaren zaintza orekatu nahi dituzte, euren osasuna apur bat gehiago babesten ari dira, mugak ezartzen dituzte euren bizitza profesionalaren eta pertsonalaren artean”. Eta hau ospatzekoa da. Batez ere, kontuan izaten badugu, bajen igoerarik gehienak buru osasunarekin lotuta daudela. Bai, aurreko belaunaldiko langileek ere muturreko estresa eta antsietatea pairatzen zituzten, baita depresioa ere; baina ez zuten nahikoa giza baliabide geratu beharra zutela adierazteko. Gizartea aldatu egin da, zorionez. 

Ez da hautemate soil bat. ComPsych-ren datuen arabera, buru osasunarekin zerikusia duten bajak %300 hazi ziren 2017tik 2023ra. Psikologiako adituen teorien arabera, pandemiaren ostean gertatu da  hau, buru osasunaren ongizatearen ideia kolektiboagatik zabaldu egin zen. Pandemian ohartu ginen zer zen benetan garrantzitsuena, eta ez da lana. Horregatik, Z belaunaldiaren lehentasunen artean ez dago bizitza profesionala. Bizitza bizitzeko tresna bezala hautematen dute soilik lana.