Yusaku Maezawa, ilargia zapalduko duen lehen turista

Yusaku Maezawa, ilargia zapalduko duen lehen turista Milioidun japoniarra Elon Musken espazio-ontziko lehen bidaiaria izango da; zer iruditzen zaizue? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/yusaku-maezawa-ilargia-zapalduko-duen-lehen-turista/@@download/image/nomyv1id13k56ey7atww.jpg
2018/09/18
berria
Milioidun japoniarra Elon Musken espazio-ontziko lehen bidaiaria izango da; zer iruditzen zaizue?
Yusaku Maezawa, ilargia zapalduko duen lehen turista

Yusaku Maezawa milioidun enpresari japoniarrak lortu du ilargira turista moduan bidaiatzeko lehen txartela. Start Today eta Zozotown enpresen sortzaileak bat egin du Elon Musken proiektuarekin, eta hala, BFR espazio-ontziko lehen bidaiarian bihurtu da. Hain zuzen, Musken SpaceX enpresak 2023an bidaliko du ilargira turistez osatutako lehen espazio-ontzia.

Tesla enpresaren sortzaile da Musk, eta hura ere, milioiduna; bere obsesioetako bat bizitza interplanetarioa bideratzea da, eta ilargirako bidea soilik lehen pausoa izango da; hain zuzen, Muskek Martera joateko intentzioa adierazi du hainbatetan.

Bestalde, Maezawa filantropo handia da, eta gogoko du proiektu berritzaileak diruz babestea; enpresaria famatua egin zen iaz, Basquiaten margo bat 110,5 milioi dolarren truke bereganatuz. Hala, berekin 8 artista gonbidatzea proposatu dio Muski; margolari bat, musikari bat, argazkilari bat, eskultore bat, arkitekto bat eta moda diseinatzaile bat, besteak beste. Dear Moon izeneko proiektua sortuko dute artista horiek, ilargia bisitatzearen esperientzia artelan batean islatuz.