YPG Compilation

YPG Compilation https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/06/10
kritika
Testua: Haize Galarraga
Askoren artean
174.zenbakia
YPG Compilation
Siriako iparraldean, bidezko demokrazia edota sexu eta erlijio berdintasunaren alde emakume kurduek protagonista dituen borrokak badu soinu banda. Borroka hori babesteko asmoz, Danimarkako zigilu batek mundu osoko hamabi post-punk talderen bilduma bat osatu zuen iaz. Musika estilo beretsua eta emakume abeslaria dute diskoa osatzen duten talde guztiek. Bartzelonako Belgrado taldea edota Flowers & Fire kanadiarrak aipa daitezke diskoan aurkituko dugunaren adibide bezala. Jasotako dirua Rojavan Estatu Islamiarraren aurka borrokan dabiltzan YPGk emakumezkoen batailoira joango da.