Euskal Encodings Youtubera edukia igotzen hasi da

YouTube plataformak baimentzen duen erritmoan (gehienez egunero 15 bideo igotzea baimentzen baitu) hasi dira Euskal Encodings-eko lagunak edukia igotzen. Aipatu dute, YouTuberen Copyright politika dela eta ezin izan dutela nahi izan duten eduki guztia argitaratu, baina ekainean jarraituko dutela eginkizun horretan.
Gazteek erdaraz kontsumitzen dituzte ikus-entzunezkoak. Orain dela hilabete batzuk EHUko ikertzaile talde batek Hego Euskal Herriko gazteen arten kontsumitzen zen ikus-entzunezkoen buruzko ikerketa argitaratu zuen. Honela. 1.000 ikasle ingururi ikusten dituzten edukien inguruko galderak luzatu zitzaizkien euren kontsumo ohiturak ezagutzeko helburuz.
Emaitzen arabera, euskaraz geroz eta ikus-entzunezko gutxiago kontsumitzen da gazteen artean. Ikerketaren arabera fikziozko edukiak euskaraz %2.3k soilik kontsumitzen zituen soilik. 2021eko beste ikerketa batean YouTubeko algoritmoak proposatutako gomendioak kontsumitzen zituztela aipatu zuten gazteek.
Ikerketako emaitza hauek kontuan hartuta, Euskal Encodings-ek YouTubera bere edukia igotzea erabaki du. Izan ere, gazteek kontsumitzen dutena, hein handi batean YouTubek berak proposatutako bada, euskaraz zenbat eta eduki gehiago egon plataforma horretan YouTubeko algoritmoak proposamen gehiago eskainiko dizkie gazteei euskaraz.
Hori dela eta sortu du ekimenak kanal berri hau. Egunean 15 bideo gehitzen dituzte eta jada Vicky Bikingoa, Isidoro katua, Autobus Magikoa eta beste hainbat marrazki bizidunez gozatzeko aukera dago bertan. Sartu bertan, harpidetu kanalera eta kuxkuxeatu.