YouTuber batek bere Nintendo PlayStation propioa egin du

YouTuber batek bere Nintendo PlayStation propioa egin du 360.000 dolarretan baloratuta dago aparatua. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/youtuber-batek-bere-nintendo-playstation-propia-egin-du-eta/@@download/image/Captura de pantalla 2024-01-10 a las 12.55.12.png
2024/01/16
360.000 dolarretan baloratuta dago aparatua.
YouTuber batek bere Nintendo PlayStation propioa egin du

Bideojokoen zale sutsuenentzat, kontsolen historiako jazoerarik interesgarriena 90. hamarkadan gertatu zen Nintendo eta Sony erakundeek kontsola bat egiteko plan bateratua iragarri zutenean. Bien arteko liskarrak zirela medio ordea, ez zen sekula gauzatu proiektu hau.

Dakigunez, ordutik
Nintendo eta Sony erakundeek bide ezberdinak hartu dituzte eta Sony-k PlayStation-a sortu zuen. Hau gertatu aurretik ordea, Nintendo PlyStation kontsolaren prototipoa sortu zuten eta ezagutzen den bertsio bakarra 360.000 dolarretan saldu zen 2020an.

Beste bat erosi ezin denez, James Channel deitutako YouTuber argi batek, hutsetik hasita, bere Nintendo PlayStation propioa egitea erabaki zuen. Eta funtzionatzen du! Kontsolaren itxurak jokoaren ezaugarri guztiak ditu eta 90. hamarkadan sortua dela dirudi.

Dirudienez Channel-ek PlayStation erdi bat zuen eta Japoniako SNES baten karkasa. Bi aldeak modu arrakastatsuan batu ditu Nintendo PlayStation-a sortzeko. Behean agertuko zaizun bideoan ordea, erakusten du guztia ez dela hain erraza izan eta pieza hautsi ugari aldatu behar izan dituela eta disko unitate bat gehitu. Zailtasunik handiena ordea PlayStation-enhardware-a SNES baten karkasan txertatzea izan zen. Guzti hau egin ostean lekeda batekin batu zuen dena.

Arazoa? Hardware osoa PlayStatation-ena dela, karkasa bakarrik da Nintendorena, beraz, PlayStation-eko jokoetan bakarrik jolastu daiteke. Baina australiarrak, emulatzaile baten bitartez Nintendoko jokoetan jolastu ahal izan du.

Nintendo PlayStation-en beste prototipoekin egundaino ez dakigu zer gertatu zen, dakigun bakarra da, dagoen bakarra bildumazale aberatsen eskuetan gertatuko dela, beraz, Channel-en saiakera da prototipo horri gehien hurbiltzen zaiona. Antzeko bat egitera animatuko al zinateke?