Youtubeko bideoen zatiak elkarbanatzeko gakoak

Youtubeko bideoen zatiak elkarbanatzeko gakoak Bideoen plataforma ezagunenak martxan jarri duen aukera berria ezagutzen duzu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/youtubeko-bideoen-zatiak-elkarbanatzeko-gakoak/@@download/image/Captura de pantalla 2021-02-03 a las 08.23.09.png
2021/02/03
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Bideoen plataforma ezagunenak martxan jarri duen aukera berria ezagutzen duzu?
Youtubeko bideoen zatiak elkarbanatzeko gakoak

Inoiz gertatu zaizue Youtuben bideo bat ikusten ari zaretela bertako zatitxo bat lagunekin elkarbanatu nahi izatea? Halakoetan, bideo osoaren link-a partekatu eta "ikusi 3.4 minututik aurrera!" adierazita konpontzen dugu arazoa. Bada hemendik aurrera, hori ez da beharrezkoa izango; Youtubek aukera berria jarri du martxan, eta hala, bideoetako zatitxoak zuzenean elkarbanatzeko aukera izango dugu aurrerantzean.

Youtube klip horiek partekatzea erraza da; ez dugu bideoa deskargatu eta editatu beharrik. Behin bideo batetik klip bat sortuta Youtubeko liburutegian gordeko da, eta bertatik nahi dugunekin elkarbanatu ahalko dugu, bideo originala ikusteko aukera galdu gabe. Baina, nola egin daiteke hori?

Youtubeko bideo bat ikusten ari bazara, bilatu botoien artean "klip" aukera, artazien ikono batekin adierazia (berria da). Topatu baduzu, hurrengo pausoa erraza da; bideoa edizio moduan agertuko zaizu, nahi dituzun segundo horiek mozteko aukerarekin. Behin moztu nahi duzun zati hori aukeratuta, izenburu bat jarri beharko diozu (hau derrigorrezkoa da), eta behin aukeratutako klip hori gordeta, lagunekin elkarbanatzea besterik ez duzu. Elkarbanatuko duzuna kliparen link-a izango da; klipa zure Youtube kontuko liburutegian gordeko da. 

Azkenik, kontuan hartu gauza berria dela, eta ziur aski bideo denek oraindik ez dutela klip horiek sortzeko aukerarik izango; zorte on!