Your Favorite People All in One Place

Your Favorite People All in One Place https://www.gaztezulo.eus/albisteak/your-favorite-people-all-in-one-place/@@download/image/medications_you_1365160930.jpg
2013/04/08
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Medications
139.zenbakia
Estatu Batuetako kapitaleko Faraquet hirukoteak taldeari amaiera eman ostean, Medications proiektua abiatu zuten bertako bik. Gitarrista-multi-instrumentalista da Ocampo jauna, eta Molterrek ederki laguntzen dio baxuarekin. Baterian Andrewqa Becker dute lagun. Berriagoa den Completely removed (2010) lana oso txukuna den arren, 2005eko disko honek ez du parekorik. Teorian konplexuak diren neurriak eta doinu naturalak erabiltzen dituzte, errepikakorrak askotan. Praktikan, entzutean, giro arraro batean murgiltzen zaitu musikak eta gutxien uste duzunean lekuz aldatuko zaitu, teletransporte antzeko zerbait. Surprise! entzutean jakingo duzu zertaz ari naizen.