You can’t leave now

You can’t leave now https://www.gaztezulo.eus/albisteak/you-cant-leave-now/@@download/image/Roy_Ellis_Transilvanian.jpg
2012/09/07
kritika
Testua: Asier Kortabarria
Roy Ellis & Transilvanian
132.zenbakia
You can’t leave now
60ko hamarkada bukaeran skinhead reggaearen errege bilakatu ziren Symarip, Roy Ellis abeslari bezala zebilela. 69ko uda hura urruti geratu da, baina milurte berrian bakarka jarraitzen du jamaikarrak, eta oraingo honetan Symaripen garaiko bi klasikoz osatutako singlearekin datorkigu, Transilvanians galizarrekin batera. Egia esateko, emaitza bikaina da, ska musika dotorea, Roy Ellisek ematen dion soul ukitu berezi horrekin, itsaskorra eta dantzagarria. Udari bukaera emateko doinu bikainak!