Yon Etxaide Itharte: Euskal Herriko Walker Scott

Yon Etxaide Itharte: Euskal Herriko Walker Scott https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
erreportajea
Yon Etxaide Itharte: Euskal Herriko Walker Scott
Donostian 1920an jaio eta 1998an hil zitzaigun idazle handi hau. Urte horietan zehar burutu zuen sortze-lana oparoa izan zen benetan. Genero eta alor ugari landu zituen: eleberria, antzerkia, olerkigintza, biografia...baina, batez ere, zerbaitegatik ezaguna bada Jon Etxaide, bere lanei eman zien eduki eta giro historikoarengatik da. Neurri handi batean, esan daiteke Walter Scott eskoziarrarekin antzekotasunik baduela. Hark "Ivanhoe", "Quintin Durward" eta "Rob Roy" bezalako eleberriak idatzi baitzituen, eskoziar historia eta kondairetan oinarrituz gehienetan. Etxaideren ka-suan, antzeko zerbait gertatzen da, baina honek Euskal Herrian kokatzen ditu bere pertsonai eta istorioak, Erdia Aroan batik bat. Horren adibide ditugu, eleberriaren arloan, "Usoa Alostorreko", "Gorrotoa lege", Oñaztar eta Ganboarren arteko liskarren garaian kokatua, "Eneko Agerroa", "Joanak joan", Etxahun poeta-bertsolariaren biografia nobelatua, eta abar. Antzerkian ere, bide beretik jardun zuen eta obra esanguratsuak eskaini zizkigun: "Markesaren alaba", "Amaiur", Begia begi truk"...
Bere obretan gure herriko aspaldiko garaiak islatzen dira: zaldunak, erromesak, nobleak, apaizak eta jende xehea, laborariak eta artzainak batez ere. Gure garaiko arazoen berrirakurketa eta interpretazio historikoa eginez, emozio handiko istorioak kontatu zizkigun. Azkenean, gure herriaren nortasuna eta herri bezala izan duen garapenaren deskribapen zorrotzak dira Etxaideren obrak. Bestetik, gure herriaren kultura galdua fikzioaren bitartez berreskuratzeko burutu zuen ahalegina baino zerbait gehiago ere egin zuen. Bide horretan aipagarriak dira beste bi lan: "Hamasei seme Euskalerriko" biografia sorta, Euskal Herriaren historian zeresan ugari eman zuten pertsonen ingurukoa, eta Etxahunen poema eta bertsoen moldaketa.