'Yoko Ona' bideopodcasta zuzenean egingo dute gaur Gasteizko Jimmy Jazzen

'Yoko Ona' bideopodcasta zuzenean egingo dute gaur Gasteizko Jimmy Jazzen Onintza Enbeita izango da gonbidatua eta sexuaz arituko dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/yoko-ona-bideopodcasta-zuzenean-egingo-dute-gaur-gasteizko-jimmy-jazzen/@@download/image/20220505151028_yoko-ona-kartela-jimmy-ja_original_imagen.jpg
2022/05/18

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Onintza Enbeita izango da gonbidatua eta sexuaz arituko dira.
'Yoko Ona' bideopodcasta zuzenean egingo dute gaur Gasteizko Jimmy Jazzen

Yoko Ona bideopodcasta kalera aterako da gaur arratsaldean eta jendaurrean arituko dira lehen aldiz. Ainhoa Vitoria, Lore Nekane Billelabeitia eta Olatz Salvador Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egongo dira. Onintza Enbeita bertsolaria ere gonbidatuko dute bertara, eta sexuaz solastuko dira. 

Laukoteaz gain, Andrea Aranburu saioko kolaboratzaile berria ere bertan izango da, publikoaren iritzi, galdera eta iruzkinak biltzeko.

Gainera, Lore Nekane Billelabeitiak eta Olatz Salvadorrek akustiko txiki bat eskainiko dute.

Arratsaldeko zortzietan irekiko dituzte aretoko ateak, eta zuzenekoa orduerdi geroago hasiko da. Sarrera doakoa izango da, baina  emanaldia aurrez aurre jarraitzeko gonbidapenak banatuko dituzte Gaztean.