Yo minoría absoluto

Agila diskoan bezala, hemen ere bada irratietan So payaso izeneko hark bezainbesteko arrakasta izan dezakeen kanturik. Bestalde, diskoak agerian uzten du Robe Iniestaren baldarkeria itxura baino ez dela; eskerrak ematerakoan bere gameluak aipatzeko edo abesti bati Hoy te la meto hasta las orejas izena jartzeko gai da. Aldiz, benetan zerbait esan nahi duenean (maitasuna soberan ez dagoela esaten duen abesti bat nahi nuke entzun), orduan azaleratzen da sortzaile bezala Robe-k duen gaitasuna.