“YELLOW GAUZE” ***

“YELLOW GAUZE” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/yellow-gauze/@@download/image/83p68bingi.jpg
2008/03/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
BIBI TANGA ET LE PROFESSEUR INLASSABLE
83.zenbakia
Azken urteotan, normala bilakatu da musika estilo desberdinekin osatutako diskoak kaleratzea. Aukeratutako osagaiak eta osagaiak elkartzeko moduak egiten du disko hau berezi. Bibi Tanga Gambian jaiotako eta Parisen hezitako abeslaria da. Le professeur inlassable Frantzian jaiotako disko jartzaile eta ekoizlea dugu. Bibik hainbat estilotan abesten du, funk edo soul estiloan batzuetan, rap erara besteetan,  eta baita olerkilari gisa ere. Musikari dagokionez, jazza, soula, funkia, gospela eta erritmo elektronikoak ageri dira diskoan, dena pelikuletako musikarekin eta afrikar erritmoen ukituekin estalia. Interesgarria.