Yellow & Green

Yellow & Green https://www.gaztezulo.eus/albisteak/yellow-amp-green/@@download/image/Baroness_Yellow_Green.jpg
2012/09/07
kritika
Testua: Haize Galarraga
Baroness
132.zenbakia
Uztailean Bilboko Kafe Antzokian jo aurretik, Baronesseko partaideek otordurako tofu haragia eskatu omen zuten. Disko bikoitz hau estatubatuarrengan ohikoa dena baino indar gutxixeagorekin dator, haragi gorriak eman ohi duen ganora falta izango balitzaie bezala. Potentzia beharrean, soinua, melodia eta konposaketa hartu dituzte oinarri. Kontzertuetan, baina, Dr. Jekyll & Mr. Hyden antzera, barruan duten piztia azaleratzen dute. Honako hau maisulan bihurtzeko bidean da. Tarteka ekaitz zantzak, tarteka barealdia.