“Yamomopipi-papo”

“Yamomopipi-papo” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/yamomopipipapo/@@download/image/51p13-6.jpg
2005/04/04
kritika
Testua: B. Malone
Los Moñas
51.zenbakia
“Yamomopipi-papo”
Rock’n’rollak dibertigarria izan behar du: olgeta, festa, barreak, sexua. Horixe da Los Moñas taldearen filosofia, eta horixe topatuko du disko hau entzuten duenak. MTV telebistak mundu osora zabaldutako moldeak dakarzkigute Los Moñas-ek, Green Day batzuen –zerbait esateagatik- punk-light akordeak eta bi ahotsetako koroak bere eginez. Single asko daude estreinako lan honetan, diskoari izenburua ematen dion “Yamomopipi-papo” abestia, adibidez. Euskal Herrian ez ezik, estatu espainiarrean arrakasta izateko aukera du hirukoteak.