Y tu mama tambien (Et… ta mere aussi…) ***

Y tu mama tambien (Et… ta mere aussi…) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/y-tu-mama-tambien-et-ta-mere-aussi/@@download/image/12p40-2.jpg
2001/10/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Alfonso Cuaron. Aktoreak: Maribel Verdu, Gael Garcia Bernal, Diego Luna. Generoa: drama. Herrialdea: Mexiko. Urtea: 2000. Iraupena: 105 minutu.
12.zenbakia
Y tu mama tambien (Et… ta mere aussi…)   ***
Julio eta Tenoch gazte nerabeek Luisa izeneko neska espainiar erakargarri bat ezagutu dute ezkontza batean. Erdi-txantxetan, eurekin hondartza eder batera joateko eskaintza egin diote neskatoari. Egunerokotasunaren pisua saihestu asmoz, gaztetxoen gonbidapena onartuko du Luisak. Hirukoteak adiskidetasuna, sexua eta xalotasuna izango ditu bidaide errepidean. Salaketa soziala, erromantizismoa eta umorea dira Alfonso Cuaronen road movie gazi-gozo honen zutabe nagusiak. Ironiaz eta samurtasunez zipriztindutako gidoi aparta da filmaren dohain nagusia.