XXVII. Müsikaren Egüna hartuko du Urdiñarbek maiatzaren 13tik 15era

XXVII. Müsikaren Egüna hartuko du Urdiñarbek maiatzaren 13tik 15era https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xxvii-musikaren-eguna-hartuko-du-urdinarbek-maiatzaren-13tik-15era/@@download/image/gaztezulo_musik_1462965155.jpg
2016/05/11
berria
Musika
Bil Xokoa elkarte zuberotarrak antolatuta eta Euskal Kultur Erakundeak babestuta, festibalak musika, antzerkia, eztabaidak, karrika ikuskizunak, eta Euskal Herriaren eta beste herri txiki batzuen arteko kultur trukaketa ekarriko du.

Dagoeneko urteroko zita saihestezin bilakatu da Urdiñarbeko Müsika Egüna. Euskal kulturan diziplina ezberdinetan dabiltzan artisten sormenarekin festa giroan gozatzeko ez ezik, elkar ezagutzeko eta beste herrialde batzuetako (Kurdistan, Etiopia eta Frantzia, kasu) produkzioren berri edukitzeko aukera paregabea da.

Aurten maiatzaren 13tik 15era izango da eta, besteak beste, Jupiter Jon eta Izaki Gardenak taldeak ariko dira zuzenean.

Ostiralean –hilak 13– antzerkia izango da protagonista Pierre Vissier clown artistaren eta Desentxufatuak umore-obraren bitartez.

Larunbatean –hilak 14–, batetik, Xiberoko Botzak antolaturik, Helduen Euskal Kantu Txapelketarako Zuberoako kaleraketa egingo dute. Bestetik, aipagarria da Jupiter Jon taldeak kontzertua emango duela 22:00etatik aurrera.

Igandean –hilak 15–, azkenik, Old School Funk Family eta Minimum Fanfare taldeen karrika musika, eta Izaki Gardenak, Nishtiman, Ukandanz, Schlaasss eta Christine taldeen kontzertua dakartza egitarauak.


Jaso aldizkaria

Urtean 22€

Kultur apur batek ez dizu kalte egingo. Zauden tokian zaudela jaso GAZTEZULO

Harpidetu

Newsletterra

Doan!

Jaso doan GAZTEZULO buletina eta gozatu eduki esklusiboekin!