XXI. mendeko Gerra Hotza

XXI. mendeko Gerra Hotza https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xxi-mendeko-gerra-hotza/@@download/image/20121259246Tiraspol.jpg
2012/12/13
berria
Tiraspol Transnistriako hiriburua da, eta XXI. mendeko Gerra Hotzean murgildurik dago. Transnistria, ofizialki, Moldaviaren parte da, baina 1993tik de facto independentea da, nazioarteak hala onartu ez arren. Europako Batasuna eta Errusia nor baino nor ari dira Moldavia beren altzora erakarri nahian eta, Chisinauk –Moldaviako  hiriburuak– Moskuren aldeko hautua egin badu ere, Tiraspolek Brusela du begikoago. Gas merkea eta merkatu libreko batasuna eskaintzen dizkiote, hurrenez hurren, bi hautagaiek, eta Errusiak  independentziaren alde borrokan diharduen lurraldea NATOren aurkako harresitzat erabiltzeko asmoa du.