Xuxen zuzentzailearen bertsio berria kaleratu du Elhuyarrek

Xuxen zuzentzailearen bertsio berria kaleratu du Elhuyarrek "Diseinu erakargarriagoa" izateaz gain, erabiltzeko "errazagoa" dela azaldu dute. Genero-ikuspegia ere kontuan hartzen du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xuxen-zuzentzailearen-bertsio-berria-kaleratu-du-elhuyarrek/@@download/image/Xuxen.eus_webgunea.png
2023/12/05
"Diseinu erakargarriagoa" izateaz gain, erabiltzeko "errazagoa" dela azaldu dute. Genero-ikuspegia ere kontuan hartzen du.
Xuxen zuzentzailearen bertsio berria kaleratu du Elhuyarrek

Xuxen euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikalaren webgunea berritu du Elhuyarrek. Bertsio honek hizkuntza-irizpide berrienak ditu txertatuak, Euskaltzaindiaren Hiztegiko eta Elhuyar Hiztegiko azken aldaketak barne hartzen ditu, hau da, azken urteotan gehitu diren hitz berriak, aldatutakoak eta onartzekoak ez liratekeenak ere bai.

Bertsio berria ordenagailuan instalatuta nahiz online erabil daiteke; zuzendu beharreko testua xuxen.eus webguneko kutxan bertan sar daiteke, eta sistemari eskatu akatsak detektatzeko eta zuzenketak proposatzeko. Zuzenketa ortografiko eta gramatikalak proposatzeaz gain, genero-ikuspegia ere kontuan hartzen du eta hizkuntza baztertzailea saihesteko gomendioak ematen ditu, hizkuntzaren erabilera sexistaz ohartaraziz.

Xuxen Microsoft Officeko azken bertsioekin bateragarria da eta aplikazio hauetan ere erabilgarri dago: Word, Excel, PowerPoint eta Outlook; LibreOffice, OpenOffice eta Firefox eta Chrome web-nabigatzaileak.