Xurgagailu bilduma

Xurgagailu bilduma https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xurgagailu-bilduma/@@download/image/84p10xurga.jpg
2012/12/13
berria
Xurgagailu bilduma
Haur gehienei futbola edo bideojokoak gustatzen zaizkie, baina Kyle Krichbaum 12 urteko mutiko estatubatuarrak xurgagailuak ditu gogoko. Kylek hiru urterekin hasi zuen bere bilduma, eta 150 xurgagailu ditu gaur egun. Ume honen bilduma arraro samarra dela pentsatzen baduzue, zuzen zabiltzate. Okerrena zera da, ordea: 150 xurgagailuek ateratzen duten zaratarengatik dela ezaguna Krichbaum mukizua!