Xuka, xuka, ohhhh…

Xuka, xuka, ohhhh… https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xuka-xuka-ohhhh/@@download/image/93p9zurgatza.jpg
2012/12/13
berria
Xuka, xuka, ohhhh…
Saginaw (AEB) hiriko poliziak gizonezko bat atxilotu du, xurgagailu bati xirriak egin izana leporatuta. Dirudienez, poliziak hiritar baten deia jaso zuen, esanaz, gizon bat gauza arraroak egiten ari zela autoak garbitzeko gune batean. Poliziak, gunera gerturatu zirenean, xurgagailuarekin jo ta su harrapatu zuten gizona. Orain, delitua leporatzeko frogak badituzten arren, zalantza nagusia argitzeke daukate: lurrean zegoen apar guztia berea zen, edo ez.