"Xora" zubererazko lehen film luzea grabatzen hasteko dena prest

Peio Cachenaut gidoilari eta zuzendaria ideia garatzen hasi eta bi urte geroago, 45.000 euroko aurrekontuarekin, astelehenean hasiko dira errodatzen eta datorren udaberrian estreinatzea espero dute. Jef Goihenexpe eta Ttittika Rekalt dira aktore nagusiak.
Filmeko protagonistak, gazte zuberotar batek, urteak eman ditu euskara ikasten eta gau eskoletako irakaslea da orain. Nagusiaren aldetik eskaintza interesgarriak ukanik ere, egunerokotasunak itota dauka eta bere lan perspektibak aspergarriak iruditzen zaizkio. Horregatik, ordura artekoa alboratu eta bere pasioari lotuko da suharki: idazteari. Idazle izandako osabarengana joko du orduan, 30 urtez AEBetan bizi izandakoa eta Hollywood ezizena duena. Baina beltzez jantzitako gizon bat agertuko da bere gibelean eta istorioaren norabidea aldatuko du.
Horixe da Xorak, zubererazko lehenengo fikziozko film luzeak kontatzeko duena, "mundu berezia, ilun samarra eta korapilo asko dituena", Ttittika Rekalt aktorearen esanetan. Dena prest da errodajerako; astelehenean hasi eta hiru astez ariko dira grabatzen Maule inguruan. Udazken aldera muntaketa lana, eta udaberrirako prest eduki eta estreinatu ahal izatea espero dute. Dena dela, abendurako, Durangoko Azokarako aurrerapen txiki bat egitea aurreikusten dute, ordurako irudi batzuk behintzat prest izatea.
Gidoia Peio Chachenautena da, orain dela bi urte hasi zen lantzen, eta zuzendaritza ere berak hartu du bere gain. Honetan ariko den lehen aldia da eta ilusio handiz bizi du esperientzia berri hau: "Filmean sinesten dugu, ziur gaude zerbait positiboa aterako dugula". Protagonista gaztearen azalean, aldiz, Jef Goihenexpe aktorea ariko da, eta Ttittika Rekaltek egingo du Hollywood osabarena.
45.000 euroko aurrekontua lortu dute Euskal Herri osora zabaldu den diru-biltze kanpaina herritarrari eta hainbat elkarteren lankidetzari esker. Besteak beste, Hebentik Xiberoko kultur elkarteak, Aldudarrak Bideo elkarteak eta Baleuko ekoizpen etxeak hartu dute parte abentura honetan. Bestalde, zuberotar askok lagunduko dute, musu truk, aktore, teknikari eta antolatzaile gisa.
Lan taldeak hiru aspektu azpimarratu ditu proiektu honen izaera definitzeko: lan erakargarria, berritzailea eta ausarta izatea, batetik. Ohiko kanonetatik kanpo pentsatua eta, hirugarrenik, herritarren ekimenetik sortua.