X-Men 2 ***

Mutanteak gizakientzat mehatxu direla sinetsita, haiekin amaitzeko legeak indarrean jarriko dituzte. AEBetako presidentearen aurkako atentatu batek, gainera, mutanteen kontrako neurriak areagotuko ditu. Hala, Xavier Irakaslearen jauregian bildutako mutanteak militarren jomuga nagusia bilakatuko dira. Testuingu horretan, Xavier burutsuaren mutante onek Magneto ankerraren mutante zitalekin bat egin beharko dute bizirik irauteko. Efektu berezi harrigarriak eta akziozko eszena ikusgarriak uztartzen dituen denbora-pasa arin, entretenigarri eta atsegina da.