XIX. mendeko margo baten misterioa: emakume bat mugikor batekin?

XIX. mendeko margo baten misterioa: emakume bat mugikor batekin? Denboran bidaiatu duen norbait al da edo besterik gabe arrosario bat du esku artean? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xix-mendeko-margo-baten-misterioa-emakume-bat-mugikor-batekin/@@download/image/4e1f07b1-5a25-4d39-88e0-fa3f77c80499_16-9-discover-aspect-ratio_default_0.jpg
2024/09/11
Denboran bidaiatu duen norbait al da edo besterik gabe arrosario bat du esku artean?
XIX. mendeko margo baten misterioa: emakume bat mugikor batekin?

Ferdinand Georg Waldmüller margolari austriarra ez dago historiako margolari handienen zerrendan lehen postuetan. Bere lanak, Bidedermeier izenez ezagutzen den estilo errealistakoak dira. Ederrak dira, baina ez dira oso ezagunak. Orduan, zergatik ari da mundu guztia margolari honetaz hizketan? Sekretua bere obra batean dago. “Itxarondakoa” deitutako koadroan, emakume bat azaltzen da, belardi batean zehar paseatzen, eskuetan duen horri arretaz begiratzen dion bitartean: smartphone-na dirudien lauki itxurako objektu bat da.

Baina hori ezin liteke. Waldmüller-ek koadro hori 1860an margotu zuen, gailu hauek existitu baino askoz ere lehenago. Beste mota bateko objektua izan liteke? Noski, hau da probableena, baina koadroko eszena gaur egun aterako genukeen argazki bat dirudi: gazte bat, erabat kontzentratua, eskuetan duen horri begira. Anakronia moduko bat da. Askorentzat, misteriorik gabeko antzekotasuna baino ez da, kasualitate bat; beste askorentzat ordea, denboran zeharreko bidaiak existitzen direnaren froga bat gehiago. Baina zer diote adituek?

Adituen ustez, gazteak eskuartean duena otoitz liburu txiki bat baino ez da. Nahiko ohikoa garai hartan. Koadroak berak, adituek diotena baieztatzen duela dirudi, esku artean, otoitzerako liburuaz gain arrosario bat ere bai baitu zintzilik. Beraz, ez, ebidentzia guztiek diote emakume hori eta idazlea ez zirela denboran zeharreko bidaiariak eta ez zela WhatsApp-ak erantzuten ari.

Besterik gabe, bere erlijio jardueran kontzentratua zegoen emakume bat zen. Hori da arte historialarien ondorioa. Gero, norberak nahi duena sinetsi dezala. Behintzat, anekdota honekin margolari ez horren famatu bat ezagutzeko aukera izan dugu. Ez da gutxi.