XILABA 2020 BERTSULARI TXAPELKETAri irailaren 19an emango zaio hasiera

XILABA 2020 BERTSULARI TXAPELKETAri irailaren 19an emango zaio hasiera Hiriburun abiatuko da eta guztira hamar saio egingo dira Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan zehar. Finala Donibane Lohitzuneko Jai Alai ezker paretan jokatuko da azaroaren 21ean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xilaba-2020-bertsulari-txapelketari-irailaren-19an-emango-zaio-hasiera/@@download/image/image_large.jpg
2020/09/02

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hiriburun abiatuko da eta guztira hamar saio egingo dira Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan zehar. Finala Donibane Lohitzuneko Jai Alai ezker paretan jokatuko da azaroaren 21ean.
XILABA 2020 BERTSULARI TXAPELKETAri irailaren 19an emango zaio hasiera

Bertsularien Lagunak elkarteak jakinarazi duenez irailaren 19an Hiriburuko La Perle aretoan hasiko da 2020. urteko Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Txapelketa. Finala berriz, Donibane Lohitzunen izango da azaroaren 21ean. Guztira hamar saio izango dira eta 28 bertsolarik hartuko dute parte. 

Aipatzekoa da aurtengo edizioan inoiz baino gazte gehiagok hartu dutela parte, hala azaldu du elkarteak: Salto bat eman dugu, eskolartekoan ikusi zen bezala, agertuz, bietan ahal izateak garbi agertzen duela lanaren fruituak biltzen ari garela, eta pentsatzen dugu ez dela kasualitatea. Beraz, badirudi, osasun egoerak gehiegi baldintzatzen ez badu, iparraldeko euskalgintzak eta bertsolaritzak etorkizun bat ziurtatua badutela. 

Hain da horrela, aurtengo txapelketa leku berrietara iritsi dela: Ipar Euskal Herri guztiak merezi baitu bertsuaren haizea sentitzea. Hala, Hiriburu, Ainhoa, Larzabale, Bokale, Sohüta, Izpura eta Bardoze herrietan ere izango da 2020ko Xilaba.

COVID-19a dela eta, neurriak hartu eta indarrean izango diren arauak beteko dira. Ikusleak maskararekin egon beharko dute eta normalean baino goizago etortzeko ere eskatuko zaieSarreren eta salmenta lekuen inguruko informazioa web gune honetan: www.bertsozale.eus/xilaba