XII. Sagar Uzta, sagarraren jaia Astigarragan

XII. Sagar Uzta, sagarraren jaia Astigarragan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xii-sagar-uzta-sagarraren-jaia-astigarragan/@@download/image/20129208794sagar_uzta.jpg
2012/12/13
berria
Irailaren 27tik 30era bitarte, sagarraren azokan, sagardo dastaketan eta 2012ko lehen muztioaren elaborazio prozesuan oinarritutako festak makina bat jarduera dakartza Astigarragara, tartean, sagarraren eratorriekin egindako pintxo-poteoa eta V. Sagar Uzta argazki rallya.

Sagarraren eta sagardoaren kultura ezagutzera eman nahi duen jaia da urtero Astigarragan antolatzen duten Sagar Uzta. Aurtengoa, hamabigarren edizioa, datorren irailaren 27an –osteguna– hasi eta 30ean –igandea– amaituko da.
Lau egunez, beraz, sagardoa dastatzeaz gain, sagardogintzaren alderdi ezberdinak eta honen usadiozko elaborazio prozesua gertutik ezagutzeko aukera izango da bertatik bertara: kirikoketa, pisoiekin sagarra jotzea, txalaparta eta ekoiztutako muztioaren dastaketa.

Denen neurrirako jarduerak
Iazko arrakastaren ostean, Euskal Herriko sagarren kata gidatua eta sagar tarta lehiaketa ere antolatuko dituzte. Horrez gain, bosgarren urtez, eskualdeko sagardogileek ogibide honi loturiko herrikirol erakustaldia egingo dute: kizkiarekin sagarrak bildu, leran garraiatu eta ondoren txikitu egin beharko dituzte.
Berrikuntza gisa, gainera, Astigarragako tabernek sagarraren eratorriekin egindako pintxo-poteoa eskainiko dute ostegunean –hilak 27– arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Bestalde, Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoak Santiagomendiko Sagardo Bidea ibilbide tematikoa aurkeztuko du bertako laugarren gune gisa; ezagutu nahi duenak aldez aurretik eman behar du izena info@sagardoarenlurraldea.com helbidera idatzita.

V. Argazki Rally digitala


XII.Sagar Uzta jaiak iraungo dituen lau egunetan zehar eginiko argazkiaklehiaketara aurkeztu ahal izango dituzte interesatuek.