XII. GAZTEZULO Bideo Lehiaketako sari banaketa zuzenean Twitch bidez!

XII. GAZTEZULO Bideo Lehiaketako sari banaketa zuzenean Twitch bidez! Ekainaren 17an (osteguna) gaueko 21:00etan, zuzenean TWITCH plataforma bidez XII. GAZTEZULO Bideo Lehiaketako irabazleak zeintzuk diren ezagutzera emango dugu. Luxuzko aurkezle eta gidaria izango dugu gainera: Ainhoa Azkue 'Nebukai'! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xii-gaztezulo-bideo-lehiaketako-sari-banaketa-zuzenean-twitch-bidez/@@download/image/Alb_01.jpg
Ekainaren 17an (osteguna) gaueko 21:00etan, zuzenean TWITCH plataforma bidez XII. GAZTEZULO Bideo Lehiaketako irabazleak zeintzuk diren ezagutzera emango dugu. Luxuzko aurkezle eta gidaria izango dugu gainera: Ainhoa Azkue 'Nebukai'!
XII. GAZTEZULO Bideo Lehiaketako sari banaketa zuzenean Twitch bidez!

Aurten lehen aldiz TWITCH bidezko sari banaketa egingo dugu geure kanal berria estreinatuz.  20 izan dira guztira aurkeztu diren lanak eta sari banaketa ekitaldian hiru sari banatuko ditugu Azkue Fundazioaren eta DanoBatGroupen babesletzari esker, 1.200 eurokoa (lehena), 300 eurokoa (bigarrena) eta GAZTEZULO produktu + opari sorta (publikoaren saria).

 

 

Hemen aurkeztu diren lan guztiak ikusgai.

Ekitaldi horretan irabazleekin zuzenean konektatuko dugu, epaimahaikideen hitzak jasoko ditugu eta aurkeztu dituzten lanen irudiak ikusteko aukera izango duzu. Saioaren aurkezle eta gidaria Ainhoa Azkue 'Nebukai' izango da.

 

Epaimahaia

Hiru adituk osatutako epaimahaiak lanak ikusi eta baloratu ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta. Aur­tengoan Jon Plazaola aktorea, Ane Irazabal kazetaria eta Izaskun Arandia zinema ekoizlea izan ditugu lan hori burutzen.

 

 

SARI BANAKETA

Non: GAZTEZULOko twitch kanalean (hemen)

 

Zeintzuk izango dira aurtengo irabazleak?