XI. Sagar Uzta Astigarragan

XI. Sagar Uzta Astigarragan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xi-sagar-uzta-astigarragan/@@download/image/2011919138sagaruzta.jpg
2012/12/13
berria
XI. Sagar Uzta Astigarragan
Datorren asteazkenean, ostiralean eta igandean izango dira Astigarragan, Sagar Uztaren hamaikagarren edizioko ekitaldiak. Festa handia igandean, irailaren 25ean izango bada ere, hainbat ekintza antolatu dituzte hiru egunetan bertaratuko diren guztientzat.

Urtero bezala, aurten ere, Sagardoetxeen eta sagarraren garrantzia sustatuko da Sagar Uztaren XI. edizioan. Asteazkenean izango da festaren lehendabiziko ekitaldia, arratsaldeko 19:00etan, 'Ermañamendiko Tolareetan Zeharko Ibilbide Tematikoa' proiektuaren aurkezpena egingo baitute Sagardoetxean.
Ostiralean, aurtengo edizioan estreinatuko den ekitaldietako bat egongo da. Euskal Herriko Sagarraren kata gidatua, besteak beste, eta igandean antolatu dute Sagarraren Jaia Foru enparantzan. Goizeko 10:00etan hasiko dira ekintzak, eta arratsalde amaiera arte sagarraren kultura nagusituko da Astigarragan, beste behin.
Sagar Uztaren XI. edizioak hianbat berrikuntza ekarriko ditu, besteen artean, sagarrarekin egindako produktuen dastatzea antolatu dute, eta I. Sagar Tarta Lehiaketa egingo da. Lehiaketarako 12:00ak baino lehen Udaletxeko arkupetan utzi beharko dira tartak, eta hiru hoberenek bi pertsonentzako afaria irabaziko dute, Yalde, Roxario eta Ibai-Lur jatetxeetan.

Egitaraua


Asteazkena, irailak 21:19:00 'Ermañamendiko Tolareetan Zeharko Ibilbide Tematikoa' proiektuaren aurkezpena SagardoetxeanOstirala, irailak 23:19:00 Euskal Herriko Sagarren Kata Gidatua. Igandea, irailak 25: SAGARRAEN JAIA, Foru Enparantzan.IV. Sagar Uzta Argazki Rally Digitala. Izen ematea: 10:00-11:30etara Foru enparantzan. I. Sagar Tarta Lehiaketa.11:00-13:30 Haurrentzako tailerrak.11:00-14:00 Sagarraren azoka.11:00-14:00 2011 uztako lehen muztioaren elaborazioa.12:30 Sagar dantza`Kirikoketa+Ekoiztutako muztioaren dastatzea+Txalaparta13:30 I. Sagar Tarta Lehiaketako sari banaketa14:30 Herri Bazkaria Gure Izarra elkartean17:30 Sagardogintzan oinarritutako herri kirolak Foru enparantzan