XI. GAZTEZULO Bideo Lehiaketako sari banaketa zuzenean streaming bidez!

XI. GAZTEZULO Bideo Lehiaketako sari banaketa zuzenean streaming bidez! Ostegun honetan (uztailak 2) eguerdiko 12:00etan, Facebook Live eta Youtube bidez XI. GAZTEZULO Bideo Lehiaketako irabazleak zeintzuk diren ezagutzera emango dugu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xi-gaztezulo-bideo-lehiaketako-sari-banaketa-zuzenean-streaming-bidez/@@download/image/fblive.jpg
2020/06/30
Ostegun honetan (uztailak 2) eguerdiko 12:00etan, Facebook Live eta Youtube bidez XI. GAZTEZULO Bideo Lehiaketako irabazleak zeintzuk diren ezagutzera emango dugu!
XI. GAZTEZULO Bideo Lehiaketako sari banaketa zuzenean streaming bidez!

"Normaltasun berriak" ezarritako baldintzak kontuan izanik, aurten lehen aldiz streaming bidezko sari banaketa egingo dugu Facebook Live eta Youtube bidez. 27 izan dira guztira aurkeztu diren lanak eta sari banaketa ekitaldian hiru sari banatuko ditugu: 1.200 eurokoa (lehena), 300 eurokoa (bigarrena) eta GAZTEZULO produktu+opari sorta (publikoaren saria). Zuzeneko horretan irabazleen hitzak ere jasoko ditugu eta aurkeztu dituzten lanen irudiak ikusteko aukera izango duzu.

EPAIMAHAIA

Hiru adituk osatutako epaimahaiak lanak ikusi eta baloratuko ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta. Aurtengoan Olatz Beobide Egaña aktorea eta zinema-antzerki zuzendariaSara Hernandez Askasibar, Zinea.eus atariko kritikaria eta Tabakalerako Zinema eta Ikus-entzuneko koordinatzailea eta Xabier Landabidea Urresti -@txerren- Deustuko Unibertsitateko ikerlari eta irakaslea izango ditugu lan hori burutzen. Beraien hitzak ere entzungo ditugu aurtengo edizioaren balorazio orokor bat eginaz.

 

SARI BANAKETA

Non: GAZTEZULOko FACEBOOK orrian (hemen esteka)

Noiz: Uztailak 2 (osteguna), eguerdiko 12:00etan

 

Dena den zuzenekoa ikusteko aukerarik ez baduzu ere lasai, ondoren bideoa geure sare sozial guztietan zabalduko baitugu.

Zeintzuk izango dira aurtengo irabazleak?